Auzitegiak Cablenorreko langile baten heriotza amiantoak eragin zuela ebatzi du

0

Asviamie amiantoaren euskal biktimen elkarteak jakitera eman duenez, Gasteizko auzitegi batek arrazoia eman dio amiantoagatik hil zen Cablenorreko langile baten alargunari.

2017an hil zen langilea urtebete lehenago atzeman zioten mesotelioma pleuralaren ondorioz.

Elkarte horren arabera, epaitegiak ebatzi du langilearen heriotza gaixotasun profesional batek eragin duela, eta alargunaren pentsioa horren araberakoa izan beharko dela, 2017ko atzeraeraginez.

Beharginak 1966tik 1997ra egin zuen lan Cablenorren, uralita teilatuak konpontzen, besteak beste, eta amiantozko adreiluak erabili ohi zituen.