Iraetatik Narrondora doan bidegorri zatia amaitzea aldarrikatzeko asmoz, Bidegorriaren Aldeko Taldeak martxa bat antolatu du igande honetan.
11:30ean aterako dira Zestoatik eta Zumaiatik martxa osatuko duten bi zutabeak; Zestoakoa aurten Gurutzetik aterako dela nabarmendu nahi izan dute antolatzaileek, eta ez Lasaotik, “Lasao-Zestoa arazoari konponbidea eman zaiolako”. 12:00etan pasatuko dira Iraetatik Zestoako zutabea eta Narrondotik Zumaiakoa, eta bi zutabeek 12:30ean egingo dute bat Arroako autobideko sarrerako biribilgunean. Han ekitaldia eginda, festa giroan borobilduko dute martxa Arroabean, pintxoekin eta musikarekin.