Bikote bat Errealaren denda ofizialean lapurretan bat harrapatu dute

0
Revers, Tienda Real Sociedad

Atzo goizaldean gizon bat eta emakume bat atxilotu zituzten Donostian Errealak Anoeta estadioan duen dendan lapurreta egitea leporatuta.

Hainbat lekukoren arabera, goizaldeko lau eta erdiak aldera, bi pertsona sartu ziren dendan linternak hartuta, eta barruan zeuden oraindik. Patruilak iritsi zirela konturatu zirenean, gizonezkoa korrika ihes egiten saiatu zen, eta bidean kamiseta bat erori zitzaion. Gero egiaztatu ahal izan zutenez, dendatik lapurtu zuen. Gizonezkoa Anoetako pasealekuan bertan harrapatu zuten, eta linterna bat zeraman berarekin. Aldi berean, agenteak dendan sartu ziren, eta sarrerako ateak behartu izanaren zantzuak zituela egiaztatu zuten. Establezimenduko alarmak aktibatuta jarraitzen zuen.

Agenteek, denda miatu zutenean, ezkutatu nahian ari zen emakumezkoa aurkitu zuten mostradore atzean. Bere ondoan, lurrean, makina erregistratzailea, hau ere behartuta, eta lapurtzeko prest poltsa batean sartuta zituen hainbat arropa zeuden. Delitu-aurrekariak zituzten 26 urteko gizonezkoa eta 21 urteko emakumezkoa indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zituzten.