Kontxako baranda-zatiak Portugalen fabrikatzen ari dira

0
Argazkia: Lorentxo Portularrume.

Portugalgo Porto herriko galdategi bat ari da la Perla eta Loretope artean dauden Kontxako baranda-zatiak ordeztuko dituztenak fabrikatzen.

Duero ibaiaren ertzean, Companhia Industrial de Fundiçao enpresa, 123 urteko tradizioa duena, Kontxako baranda enblematikoaren berrogeita hamar zati fabrikatzen ari da, arreta berezia jarrita, kontuan hartuta Donostiako elementu esanguratsuenetako bat dela.

Hiri Proiektuetako zinegotziak, Marisol Garmendiak, fabrika bisitatu du, baranda sortzeko artisau-lana tokian bertan egiaztatzeko. ”Egia esan, Kontxako baranda egitea hasieran dirudien baino konplexuagoa da. Kalitate-berme guztiekin egin behar dugu, beste mende bat iraun dezan, aurrekoak bezala. Porton galdategi hori aurkitu izana zorte handia da, mimoz egindako artisau-lana ziurtatzen baitu eta emaitza ezin hobeak izaten baititu. Ziur gaude baranda zati berriak bikain geldituko direla pasealekuan jarrita”, adierazi du.