Larunbatean Donostiako Udaletxean egingo diren hauteskundeetan 3 auzo elkartetako eta 222 elkarte sektorialetako ordezkariek aukeratuko dituzte elkarteek Ekialdeko Barrutiaren Batzarrean dituzten zortzi batzarkideak.
Horretarako, elkarte horietako ordezkariek Udaletxeko harreran bozkatu ahal izango dute 10:00tik 16:00ra, hiriko Barrutietako Araudi Organikoan aurreikusten den bezala.
Bost auzo elkartek eta beste bost elkarte sektorialek aurkeztu dituzte hautagaitzak Barrutiaren Batzarkide izateko. Beraiekin batera Barrutiaren Batzarra osatuko dute Martin Ibabe presidenteak, Miguel Angel Díez presidenteordeak, eta alderdi politikoetako bost ordezkarik.
Hautagaien zerrenda gaurtik aurrera egongo da ikusgai Barrutiaren Bulegoan, Altzako Alkateordetzaren eraikinean.