Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera jakinarazitako azken datuen arabera, Hego Euskal Herriko enplegu zerbitzu publikoek aurreko hiruhilekoaren datuekin alderatuta 7.400 langabe gehiago zenbatu dituzte hirugarren hiruhilekoan.
Horrenbestez, Euskadiko langabezia tasa % 9,26koa izan da hirugarren hiruhilekoan. Zehatz-mehatz, 5.600 pertsona gehiago (% 6,25) daude lan bila Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), bigarren hiruhilekoaren datuekin alderatuta. Urtebetean, hau da 2018ko bigarren hiruhilekotik, % 0,98 murriztu da.
Nafarroari dagokionez, 1.800 langabe gehiago daude, eta guztira 25.900 pertsona daude lanik gabe. Azken urtebetean, langabeziak % 4,81 egin du behera (1.567 langabe gutxiago). Horrek esan nahi du Foru Erkidegoa dela hiruhilekoko langabezia tasarik baxuena duen bigarrena, Balear Uharteen atzetik (% 8,18), Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera.
Espainiako datuei dagokienez, 16.200 langabe gutxiago izan dira hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiru hilabeteetako datuekin alderatuta. Guztira 3.214.400 pertsona daude lanik gabe.