Bizkaiko kiroldegietan bi asteko greba deitu dute sindikatuek

0
PRUEBA

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek urriaren 28tik azaroaren 10era bitartean lanuzteak deitu dituzte Bizkaiko igerileku eta kiroldegietan.

ELA sindikatuak jakinarazi duenez, gaur goizean erregistratu dute grebarako deialdia. 2.000 langile inguru aritzen dira Bizkaiko udal kiroldegietan eta klub pribatuetan beharrean.

Sektore horretarako lan-hitzarmen bat adostea eskatzen dute. Besteak beste, hauek dira beren aldarrikapenak: soldata igotzea, erreferentziazko lanaldia ezartzea –langileen % 80k kontratu partzialak dituzte-, jaiegunetan lan egiteagatik jasotako konpentsazioa hobetzea eta kategoria profesional bakoitzaren funtzioak zehaztea.

Bizkaiko kiroldegietako langileek hainbat mobilizazio eta greba egin zituzten uda hasieran beren lan-baldintzak hobetzea eskatzeko. Uda amaituta, berriro abiaraziko dituzte mobilizazioak.