‘Open Codes. We Are Data’ erakusketa inauguratu da Azkuna Zentroan

0
PRUEBA

Atzo arratsaldean ‘Open Codes. We Are Data’ izeneko erakusketa inauguratu zen Bilboko Azkuna Zentoran, eta bertan izango da 2020ko urtarrilaren 26ra arte.

Juan Mari Aburto alkatea, Fernando Pérez Azkuna Zentroaren zuzendaria eta Blanca Giménez ZKM Center for Art and Media zentroko komisarioa izan dira inaugurazio ekitaldian parte hartzen. Gainera, erakusketa osatzen duten obren artistak ere izan dira bertan.

Open Codes We arte data erakusketak nazioarteko hogei bat artistak kodeen munduari buruz duten begirada erakusten du. Une honetako artea interpretatzeko ezinbesteko erakusketa bat da; hain zuzen ere, une honetan, mundu mailako aldaketa bat ari da gertatzen produkzioaren, zabalkundearen eta ezagutza biltzearen arloetan, teknologien etengabeko bilakaerarengatik.

Open Codes. We are data erakusketa Azkuna Zentroak eta Karlsruheko ZKM | Center for Art and Media izeneko zentroak prestatu dute elkarrekin (Karlsruhe, Alemania).