Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen dutenek greba orokorra deitu dute urtarrilaren bigarren hamabostaldirako «lanpostu, pentsio eta bizitza duina» aldarrikatzeko asmoz.
Greba deialdia Bilbon egin duten prentsaurreko batean iragarri dute Kartaren ordezkariek. Han izan dira Mikel Lakuntza eta Garbiñe Aranburu ELAko eta LABeko idazkari nagusiak, pentsiodunen bozeramaileak eta gainerako eragile sozialen kideak.
Euren ustez, azken hamarkadan lan baldintzek eta pentsioek «okerrera» egin dute. Horren aurrean, «beharrezkoa da jauzi kualitatiboa egitea lan baldintza, pentsio eta bizitza duin baten aldeko borrokan».
Grebaren helburua da gaur egun eragileok —hala nola, pentsiodunek, langileek, feministek eta ekologistek —dituzten «borrokek bat egitea». Lakuntzaren esanetan, «krisiaren aitzakiatan kendu dizkiguten eskubide sozialak eta lan arlokoak berreskuratzea aldarrikatzen dugu».
Urtarrileko greba baino lehen, mobilizazio egutegi zabala antolatuko dute lantokietan zein kalean. Hala, urriaren 30ean elkarretaratzea egingo dute Eusko Legebiltzarrean Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) erreforma legea kontra protesta egiteko. Pentsiodunek azaroaren 16rako Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean deitu dituzte manifestazioak babesteko dituzte, eta abenduan bestelako mobilizazioak — zehaztu ez dituztenak— egingo dituzte.