Martxan da Kontxako barandaren aldaketa

0
_

Hasi da Kontxako baranda aldatzeko proiektuaren lehen fasea, zehazki Antiguako tunelaren eta Errege Bainuetxearen artean dagoena.

Obraren fase honetan, kendu egingo dira baranda zatiak, horiei eusten dieten ostikoak, oinarrian duten zintarria eta pasealekuko farolak. Aldi berean, aldamio irten bat jarriko da pasealekuan, baranda berriaren oinarria prestatzeko eta, hala, kostako hormaren goiko aldea berritzeko. Aldamioak, lan plataforma izateaz gain, behar den segurtasuna emango du.

Fase honetan, kostako horma indartu eta hobetuko da, batez ere, pasealekuaren bukaeran, hor nahiko hondatua baitago. Horretarako, bota egingo da olatu hormaren azaleko geruza, eta behar besteko zuloa utzi, aldameneko koroatze habea egin ahal izateko; hor ainguratuko da, gero, olatu horma berria.