Atxilotua Donostiako merkataritza-establezimendu batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

0

Gaur goizaldean ertzainek 22 urteko gizonezko bat atxilotu dute Donostian, ustez, merkataritza-establezimendu batean lapurtzeagatik.

Goizaldeko ordu biak aldera, Gipuzkoako hiriburuan zaintza-lanetan ari zen herritarren segurtasunerako patruila bat Loiolako merkataritza-establezimendu batera hurbildu da, bertako lapurreta-alarma aktibatu egin dela jakin ondoren. Patruilak, iritsi denean, dendako kristalezko atea hautsita zegoela eta une horretan gizonezko bat bizikleta batean bertatik alde egiten ari zela ikusi du.

Susmagarriak, agenteek emandako jarraibideei jaramonik egin gabe, ihes egin du, eta, azkenean inguruan geldiarazi dute. Gazteak txanpon-kopuru esanguratsua zeraman berarekin, eta, gero egiaztatu ahal izan dutenez, dendara beiratea estolda-tapa batekin hautsita sartu ondoren kutxa erregistratzailetik lapurtu ditu. Egoera horren aurrean, agenteek atxilotu egin dute ustezko lapurra indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, eta polizia-egoitzara eraman dute beharrezko izapideak egitera Agintaritza Judizialaren aurrera eraman baino lehen.