Nafarroan apustu-etxe berriak irekitzeko baimenen ematea bertan behera izango da sei hilabeterako

0

Nafarroako Gobernuak atzoko saioan adostu zuenez, datorren sei hilabeteotan, bertan behera izango da apustu-etxe berriak irekitzeko baimenen ematea.

Erabakiaren arrazoia da Nafarroako Gobernuak balizko lege-aldaketa aztertuko duen batzorde bat sortuko duela. Hainbat Departamentu izango dira nahasita batzorde horretan, eta horren xedea izango da jokoaren sektorearen hedapenak Nafarroako gizartearengan sortutako kezkari erantzuna ematea.

Horrela, Gobernuak zenbait neurri ezarri nahi ditu, tartean dauden aldeen interesen oreka zaintzeko, kontuan izanik enpresa-askatasuna eta osasun publikoaren babesa babestu behar dituela. Bereziki, ludopatiak prebenitzea eta adingabeak eta talde ahulak babestea zaindu nahi du Gobernuak.

Nafarroako Gobernuak gehitu duenez, baliteke baimenen balizko zenbakizko muga aztertzea, Departamentuen arteko taldearen ondorioak aztertu ostean, baina ez atzeraeraginez. Aralar elkartearen datuen arabera, egungo ludopata pertsona gaztea da, 30 urtetik beherakoa, osasuntsua, kirolzalea eta kirol-apustuekiko mendekotasuna du.