Eduardo Mendozaren ‘ El negocio del yin y el yang ‘ eleberriaren aurkezpena jasoko du bihar Bidebarrieta Kulturguneak

0

Bihar Eduardo Mendozaren ‘El negocio del yin y el yang’ azken eleberriaren aurkezpena egingo da Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean.

Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte, eta Iñaki Esteban kazetariak aurkeztuko du. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

El negocio del yin y del yangEl rey recibe lanarekin iaz hasi zuen seriearen hurrengo emanaldia da. Bertan, umore handiz, XX. mendeko zenbait une historiko, kultural eta sozial aztertzen ditu. Liburuak 1975eko udaberrira garamatza, Francoren bizitzako azken hilabeteetara. Estatuan arnasten hasten ari diren aldaketa eta itxaropen zantzu berriek bultzatuta, Rufo Batalla protagonista Bartzelonara itzultzea pentsatzen ari da. New York uztear dagoenean, gaur egun existitzen ez den Livoniako tronua berreskuratzeko plan zentzugabearekin erlazionatutako proposamen erakargarria jasoko du Tadeusz Maria Clementij Tukuulo printzearen aldetik.