Donostiatruk bigarren eskuko azoka azaroaren 16an ospatuko da.
Guztira 40 postutik gora izango dira, eta bertan, adibidez, arropa, jostailuak edo liburuak saltzen dira.
Parte hartu nahi al duzu? Horretarako zuzenean interesatzen zaizkizun objektuak eros ditzakezu postuetan. Bestalde, zure objektuak guk saltzea nahi baduzu antolatzaileen postura ekar ditzakezu goizeko 09:30k eta 10:00k bitartean. Prezioa jarri ondoren bertan utzi eta merkatua amaitzean dirua jasotzera, edo saldu ez badira objektuak hartzera, itzuli behar da. Gehienez 5 objektu utzi daitezke.