BilbaoCentro elkarteari atxikita dauden 600 saltokietan erosketak bizikletaz egitea sustatzeko helburuarekin “Erosketak, bizikletaz hobeto” kanpaina ipini dute martxan.
Gaur goizean Alfonso Gil, Bilboko Udaleko alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak prentsaurrekoa eman du azaroaren bigarren hamabostaldian, 15etik 30era bitartean, egingo den kanpaina aurkezteko. Hauek ere egon dira: Rafael Gardeazabal, bilbaoDendak, Bilboko Merkataritza eta Turismoaren sektorea Sustatzeko Elkarteko presidentea, instituzio publikoen ordezkaritza zabala eta Bilboko merkatari-elkarte guztiak batzen dituen elkarteko presidentea, alegia; Adolfo Lorente, BilbaoCentro Elkarteko presidentea, atxikita 600 saltoki dituena, eta, azkenik, Aitor Galdós. Euskadi Fundazioaren izenean, eta Pedro Maestre, Maestre Bikes dendaren izenean.
Atxikitako saltokietan azaroko bigarren hamabostaldian erosketaren bat egiteko bizikleta erabiltzen duten guztiek zozketa batean parte hartuko dute; bizikleta erabiltzea eta uri barruko dendetan kontsumitzea da sarituko dena.
Zozketaren sariak honako hauek dira: 50 euroko 20 Kutxabank Opari txartel izango dira, BilbaoCentro Merkatari Elkarteko merkataritza-establezimenduetan erabiltzeko. Saria 2020ko urtarrilaren 6ra arte erabili ahal izango da. bilbaoDendak elkarteko webgunean saria erabiltzeko establezimenduen zerrenda eskuragarri egongo da. Euskadi Fundazioak eta Maestre Bikesek emandako bizikletarentzako 4 kirol material sorta: bi sorta Maillot 1 + Kasko 1 + 2 Zapatila babesle + Txapel 1 produktuez osotuta eta beste bi sorta Polo 1 + Txapel 1 + Motxila 1 produktuez osotuta.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, urian jendeak joan-etorriak bizikletan egitearen onuradunik handiena tokiko merkataritza izan daiteke; horretarako, Alemaniako 37 hiritan Deutsches Institut für Urbanistik-ek, Alemaniako hirien batasuneko ikerketa-erakundeak, egindako azterlan bat aipatu dute. Hain zuzen ere, frogatu zuen hirietako erdiguneetako merkataritza sarea bizia izatea ez dagoela autoentzako aparkalekuak izatearen pentzura; alderantziz, oinez, bizikletaz eta garraio publikoan zenbat eta joan-etorri gehiago egin, orduan eta oparoagoa merkataritza.