Bi gazte atxilotu zituzten ostiral goizaldean Bilbon, ustez sexu-askatasunaren aurkako delitu bat egiteagatik eta indarkeria erabiliz lapurreta egiten saiatzeagatik.
Goizaldeko lau eta erdiak aldera, Ertzaintzaren patruila baten laguntza eskatu zuten Uribitarte aldean hiru gaztek emakume bati lapurreta egin ziotela eta. Dirudienez, gazteak biktimarengana hurbildu ziren, eta hormaren kontra bortxaz zokoratu ondoren, abusuak egin zizkioten eta telefonoa lapurtzen saiatu ziren. Biktimak aurka egin zien gazteei, eta hauek amore eman eta alde egin zuten.
Biktimak berehala eskatu zuen Ertzaintzaren laguntza, eta hurbildu zen patruilak inguruan aurkitu zituen eta sexu-askatasunaren aurkako delitu bat eta ondarearen kontrako beste bat leporatuta atxilotu zituen hiru susmagarrietako bi.
Bi arrastatuak egunean bertan eraman zituzten Bilboko Guardiako Epaitegiko epailearen aurrera.