Ekoizpen-etxe alemaniarretako hainbat ordezkari Gipuzkoan izan dira

0
PRUEBA

Publizitatearen alorreko hainbat ekoizpen-etxe alemaniarretako ordezkariak Gipuzkoan izan dira etorkizuneko filmaketetarako lekua ezagutzeko helburuarekin.

Bisitariek Deba, Elgoibar, Mutriku eta tankerako udalerriak ezagutu dituzte, eta Donostiako kaleetan barrena ibili dira. Halaber, profesionalen arteko topaketak egin dituzte ikus-entzunezko sektoreko toki-enpresekin, eta Donostia-Gipuzkoa Film Commissionek eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa jaso dute, zeinak eskura izango baitituzte Gipuzkoan filmatzea erabakitzen badute.

Bisita honetan, Alemaniako bederatzi ekoizpen-etxe itzaltsutako ordezkariak izan dira. Haien zorroan, bezero garrantzitsuak ageri dira, hala nola Coca Cola, Adidas, Nivea, Amazon, Audi, Mercedes eta abar. Horrez gain, etxe horiek kalitatezko bideoklip-zerrenda nabarmen bat ere badute, Cannes Lions, Manhattan Short Festival eta beste hainbat jaialditan sarituak.