Haurren egun unibertsala ospatuko da asteazkenean Donostian

0
PRUEBA

Haurren Egun Unibertsala dela eta, asteazken honetan Donostiako Udalak haurrak, gazteak eta hiritarrak gonbidatu ditu ospakizunera.

Egun hau gogoratzeko Europar Batasunak atera duen logoa Udaletxeko balkoia eta Kursaalean ikusi ahal izango da. Gainera, alde zaharreko San Bizente elizan arratsaldeko 18:00etan Donostiako Ereski abesbatzaren kontzertua iruditan izango dugu, Amnistia Internacional-ekin elkarkidetzan. Bertara hiritargo guztia gonbidatua dago eta kontzertua dohain izango da.

Horiekin batera, azaroak 4tik 18ra bitartean Dar Dar gizarte ekimenezko kooperatibak, Giza Eskubideak landuko ditu antzerkiaren bidez Donostiako hainbat ikastetxeetan: 17 emanaldi eskainiko ditu bigarren hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzat. Saio hauen bidez, Indarkeria Zuzena, Indarkeria Estrukturala eta Indarkeria Kulturalaren definizioak helarazi eta Giza Eskubideak eta Kultur Aniztasuna landuko dira.

Udal liburutegietan ere, “Ipuinaren ordua” izeneko saioa, beti bezala, euskaraz 2-4 edo 3-5 urte bitartekoentzat eskainiko da. Saioek haurraren eskubideak hartuko dituzte ardatz azaroaren 20ko astean. Ipuinak kontatzea irudimena eta fantasia pizteaz gain, modu ezin hobea da baloreak transmititzeko. Ipuinak The last chip, Barruko lehoia, Tontolapiko, ¡Hola!,¡Hola!, Mailu zopa, Por quatro esquinas de nada, Urdaburutarrak, Arturo eta Klementina eta Arrosa eta leuna, izango dira.

Bestalde, Aieteko, Altzako, Amarako, Bidebietako, Egiako, Intxaurrondoko eta Martuteneko haurtxokoetan aste horretan zehar Unicefek proposatzen dituen “Nigatik eta nire lagun guztiengatik” material didaktikoarekin, lantegiak martxan ipiniko dira, 6 urratsetan haurtxokoetatik mundua aldatzeko. Gainera azaroaren 16an Aieteko eta Intxaurrondoko, eta azaroaren 23an Egiako haurtxokoek “Familiarekin jolasean” programan ere haurren eskubideen inguruko ekintzak burutuko dituzte.

Horrez gain, Gazteleku guztietan ere, aste hrretan zehar Haurtzaroaren nazioarteko eguna ospatuko da ekimen desberdinekin.

Azkenik, Mestiza, elkarte artistiko soziokulturalak, azaroaren 21ean, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara, Loiolako Kultur Etxean zuzeneko musika, ipuin kontaketak, jolasak, marrazketa eta merendola eskainiko du, 0-6 urte bitarteko haurrentzat. Abracadabra, Sweetlulu, Paula Arbide, Radio Donosti, Fondo de Cultura Económica, Laboral Kutxa eta Donostiako Udalaren laguntzarekin.