Osakidetzak gripearen aurkako txertoaren kanpaina urte amaiera arte luzatu du

0

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak gripearen aurkako txertoa hartzeko kanpaina abenduaren 31ra arte luzatzea erabaki dute.

Gripearen aurkako kanpaina urriaren 14an hasi zen, eta, lehen bost aste hauetan, 311.766 pertsonak hartu dute txertoa Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Iazko datuekin alderatuta, mila lagun inguru gehiago joan dira txertoa jartzera, batez ere 65 urtetik gorakoak (% 80), Osakidetzak emandako datuen arabera.

Testuinguru horretan, gripearen aurkako prebentzio neurri eraginkor bakarra «immunizazioa» dela gogorarazi du Osasun Sailak, eta gaixotasun honen aurrean «arduraz jokatzeko» eskatu die herritarrei.