Bizkaiko Aldundiak edukiontzi horiak 100% birziklagarria den ereduagatik aldatuko ditu

0

Bizkaiko Foru Aldundiak, eraginkortasunean eta jasangarritasunean irabazteko asmoz, edukiontzi horien ordez % 100 birziklagarria den eredu bat erabiliko du eta ontzi arinak biltzekogas naturaleko kamioiak erabiliko ditu.

Edukiontzi eredu berriak forma borobilduak eta bilketa errazten duen eta eragingarriago egiten duen enbor piramidal bat ditu. Karbono-altzairuz egina dago  eta % 20tik % 40ra arte birziklatutako altzairuz egina dago;  hori ez ezik, % 100 birziklagarria da, eta, beraz, jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren printzipioak eta baldintzak betetzen ditu. Metalezko edukiontzia izateak beste abantaila batzuk ere ematen dizkio, esaterako plastikozko materialekin egindakoak baino bizitza erabilgarri luzeagoa izatea eta beste edukiontzi mota batzuek dituzten bi arazo konpontzen ditu: sua eta haizearen ondorioz iraultzea. Eredu berria suaren aurkako materialekin eta forma ergonomikoekin eraikita dago, haizearen zirkulazioa modu arinean ahalbidetzen dutenak, eta bere pisuaren ondorioz egonkortasun handiagoa  du.

Garbikerrek apurka-apurka 4.290 edukiontzi berri banatuko ditu, ezarritako bilketa-ibilbideetan, lurralde osoan datorren astetik aurrera eta 2020an zehar. Edukiontziak jarriko diren lehenengo bi ibilbideak bilketa-eremu hauetakoak izango dira: Txorierrikoa (Sondika, Loiu, Zamudio, Derio, Lezama, Larrabetzu, Erandio Goikoa, Sopela eta Urduliz)  eta Enkarterrikoa (Artzentales, Karrantza, Galdames, Gordexola, Güeñes, Lanestosa, Muskiz, Sopuerta, Turtzioz, Balmaseda, Zalla, Alonsotegi eta Zierbena). Txorierriko ibilbidean lehen 400 edukiontziak banatuko dira eta Enkarterrikoan 336 jarriko dira.