Lehen aldiz Durangoko Azokak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko topaketa egingo du.
Ekimenaren helburua euskaraz musika sortzen dutenei bere proiektuak Euskal Herriko programatzaileei aurkezteko aukera ematea da. Horrez gain, programatzaileek (areto pribatuak zein publikoak, jaialdiak, kultur eragileak, udal teknikariak) bertatik bertara musika sektoreko sortzaileak ezagutu eta proposamenak jasotzeko aukera izatea ere du xede ideia honek.