Gaur hasi da Asier Errasti Eibarko Film Laburren Jaialdia

0

Asier Errasti Eibarko Film Laburren Jaialdiak XX. edizioa ospatzen du gaurtik azaroaren 9ra bitartean.

Edizio honetan, guztira, 171 film labur jaso dira; 158 fikziozko film laburrei dagozkie -7 euskaraz jaso dira eta 14 atzerriko hizkuntzan, eta Eibarko sari nagusia ez da eman aurten- , eta beste 13, berriz, animaziozkoak dira.

Lehiaketara aurkeztutako film laburrak 51 emakumezko (31, 2018an) eta 140 gizonezkoenak (118, 2018an) izan dira, baina, soilik, emakumezkoen 13 (10, 2018an) eta gizonezkoen 38 (2018an bezala) aukeratu dituzte.

Gai sozialak dira aurtengo protagonista nagusiak: genero indarkeria, zahartzaroaren ondorioak, haurren begirada eta bidegabekeria soziala.