Kantzerigenoak izan daitezke petrolioaren deribatuak atzeman dituzte haurrentzako esneetan

0

Foodwatch GKEak osasun alerta piztu du, haurren esneetan petroliotik eratorritako substantziak detektatu baititu.

Substantzia horiek oso kaltegarriak dira osasunerako, eta baliteke produktuetara biltzeko erabili ziren metalezko laten bidez iritsi izana.

Produktu kutsatuak Danone, Nestlé, Novalac, Neolac, Hero Baby eta Nutrilon marketakoak dira. Frantzian, Alemanian eta Herbehereetan izan dute eragina, eta Espainian ez dago inolako berririk.

Foodwatch-en arabera, substantzia horiek ez dute berehalako arazorik osasunerako, baina epe luzera kaltegarriak eta mutagenikoak izan daitezkeela diote. Beraz, neurriak berehala hartzea gomendatzen du.