7:55ean istripu anizkoitza izan da zazpi ibilgailuren artean AP-8 errepideko 35. kilometroan, Orioko zubiaren parean.
Ezbeharraren ondorioz, istripua izan duten ibilgailuetako lau bidaiari Donostia Ospitalera eraman behar izan dituzte, zauri arinak eginda.
Ezbeharrak auto-ilarak eragin ditu Bilborako bidean.