Donostia Surf City Brasilen izan da Surf Hirien Munduko Sarearen bileran

0

Azaroaren 22an Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilen ospatu zen urf Hirien Munduko Sarearen topaketan izan ziren.

Donostia Sustapenak sare haren sorreran parte hartu zuen. Halaber, Donostiak gidatzen du sarea jardueren antolaketan, eta iazko edizioan ekitaldiaren anfitrioi izan zen.

Donostiako ordezkaritzan bertako hainbat enpresak parte hartu zuten, eta beren produktuak parte hartzaileen artean aurkezteko baliatu zuten aukera. Esku hartu zuten firmen artean daude Ocean Glasses, Surflogic eta Skis Sancheski.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotziaren esanetan, “Donostia buru duen Surf Hirien Munduko Sarea eratu eta zortzi urteren ondoren, urtero bezalaxe elkartu gara, eta aurtengo edizioa Santos hirian izan da. Ikusten dugunez, ugaritu egin dira proiektu honetan parte hartzen duten hiriak: hasieran bost ginen, eta gaur egun hamalau gara. Horrek esan nahi du sare interesgarria dela surfa negozio gisa ikusten duten hirientzat. Sare honen helburu nagusia da surfaren negozioaren inguruko jakintza transferitzea eta surfak gure hiri esparruetan sortzen duen negozio ereduarekin lan egitea”.