Eusko Jaurlaritzak Itzultzaile Automatiko Neuronal berria aurkeztu du, Adimen Artifizialetik sortua. Gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzulpenak egiten ditu.
Orain arte, itzultzaileak azterketa eta transferentzia gramatikalean, sistema estatistikoetan edo hibridoetan oinarritzen ziren. Tresna berri honek itzulpen automatikoa egiten du sare neuronalen bidez, eta horrek asko hobetzen du zerbitzua.
Itzultzaile berria dagoeneko erabil daiteke www.euskadi.eus/itzuli webgunean; oraingoz, beta bertsioan.