Donostiako Aquariuma arduratuko da Getxoko instalazioko arrain tropikalez eta koral eta ur hotzeko espezieen zati batez

0

Getxo Aquariumeko instalazioen behin betiko itxieraren aurrean, Donostian duen homonimoak Udalari baieztatu dio arrain tropikalen eta koralen zati baten eta ur hotzeko espezie batzuen kargu egingo dela, Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioaren bitartez. Gainerako koralak kontserbatzeko, Donostiako Aquariuma Gijongo Aquariumarekin koordinatuko da, espezieen biziraupena maximizatzen saiatzeko. Era berean, instalazio teknikoen zati baten ardura hartuko du, eta jarduera bera denez, Donostian berrerabili ahal izango du, modu horretan hondakinen sorrera minimizatzea lortzeko.

Getxoko Udala, Donostiako Aquariumarekin koordinatuta, beharrezko izapideak egiten ari da otsailean zehar lekualdatzea ahalbidetzeko. Horrekin guztiarekin, proiektuari eta urte hauetan lortutako emaitzei jarraipena ematen saiatzen da Udal Gobernua.