Hondarribiako udalak jutezko 490 poltsa banatuko ditu azokako bezeroen artean

0

Hondarribiko Udalak jutezko 490 poltsa erosi ditu Azokako bezeroen artean banatzeko. Kalixa Silanes, Ingurumena Zinegotziak adierazi duenez “helburua herritarrak berrerabilgarriak diren poltsak erabiltzera bultzatzea eta ondorioz, sortzen ditugun hondakinak murriztea da”.

Jutea zuntz naturalen artean sendoenetariko eta iraunkorrenetakoa da. Ongarri edo pestizida oso gutxi behar du eta lauzpabost hilabetetan uzta daiteke. “Poltsa oso indartsua da eta iraunkorra da, erosketak arazorik gabe eraman ahal izateko” adierazi du Silanesek.

Baserritar bakoitzak bere poltsak izango ditu eta bezeroen artean banatuko ditu bai asteazkenetan Damarri plazako azokan eta baita larunbateko San Pedro kaleko azokan ere.

Karpen berritzea

Halaber gaur bertan ipini dira karpen lateral eta sabai berriak.