San José sailburuak “EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIKO” Jardun-Plana aurkeztu du

0
urku

María Jesús San José sailburuak aurkeztu du 2019-2021 aldirako EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAKO Lan eta Justizia Sailaren jardun-plana. Planak esku hartzeko 6 esparru hartzen ditu aintzat eta, guztira, 34 jardun. Jardun horien bidez arlo hauetan eragin nahi da: erakundeen arteko koordinazioan; Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegietako langileen prestakuntzan; instalazioen egokitzapenean; eta biktimei zuzendutako informazio-, arreta- eta laguntza-zerbitzuen errefortzuan.

“Plan hau egitean biktimak jarri ditugu erdigunean —Nabarmendu du San Josék—; biktimei entzun diegu eta haiekin batera egin dugu haien premiei buruzko gogoeta, salatzeari beldurrik ez izateko eta bide judizialari beldurrik ez izateko”.

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburuak azaldu duenez, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Jardun Plana modu parte-hartzailean prestatu da, eta zeregin horretan elkarlanean jardun da  Emakunderekin, Arartekoarekin, Justizia Administrazioari laguntzeko zerbitzuak egiten dituzten erakundeekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentearekin, Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusiarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko gobernu-idazkariarekin, eragile juridiko nagusien ordezkari diren heinean.

María Jesús San José sailburuak adierazi duenez, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegietako instalazioen egungo egoera kontuan izanik, beharrezkotzat jo da dependentziak egokitzea eta beste espazio batzuk gehitzea, zerbitzuak arintzeko eta funtzionaltasuna hobetzeko.Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Gasteizko Epaitegia izango da instalazio berriak edukiko dituen lehena. Datorren ostiralean inauguratuko ditugu, eta gainerako epaitegietan ezarri beharreko erreferentziazko eredua izango dira”. Era berean, gogorarazi du joan den urrian Bilbon abian jarri zen “Zurekin” laguntza integraleko zerbitzuaren jarduera Donostiako, Gasteizko eta Barakaldoko epaitegietara zabalduko dela.

Jardun Plana prestatzeko metodologiak bi alderdi hauek uztartu ditu: batetik, emakumearen aurkako indarkeriaren arloan lan egiten duten pertsonen balorazioa eta, bestetik, biktimei entzutea eta biktimekin batera gogoeta egitea. “Entzute aktibo horretatik eta egindako azterketetatik ondorioztatzen da —erantsi du San José sailburuak— urritasunak daudela zenbait alderditan, hala nola erabilitako baliabide materialetan eta giza baliabideetan eta profesionalen prestakuntzan. Era berean, arlo horretan jarduten duten erakunde-esparruen arteko koordinazioa eta informazio-fluxua hobetu beharko da”.

Ildo horretan, 2020rako helburuen artean daude Justizia Administrazioaren zerbitzuak koordinatzeaudalek eta aldundiek eskaintzen dituztenekin, eta lantaldeak sortzea Abokatutzaren Elkargoekinbatera, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegien funtzionamendua hobetzeko. Izatez, epaitegi horietan ordezkapen- eta errefortzu-sistema bereziak ezarri dira, eta langileei zuzentzen zaien biktimen arretaren arloko tratamendua hobetzeko prestakuntza-eskaintza aztertu da. “Urte honetarako helburuak dira prestakuntza-plana garatzea eta Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegietan lan egiten duten pertsonentzako osagarri-sistema aplikatzea, egiteko dagoen lanpostuen balorazioaren aurretik, baita elkarlanean aritzea prebentzio-zerbitzuekin, arrisku psikosozial espezifikoetarako erantzun integrala eskaintzeko” adierazi du sailburuak.