Euskal Kostaldeko eskaintza nautikoa eta turismo aktibokoa “Boot Düsseldorf”en izan da, Euskal Kirol Portuak eta North Marinas, Kantauri itsas-ertzeko kirol-portuen elkartearen eskutik.
Astelehenean hasi eta hilaren 26an bukatu zen azoka urtero ospatzen da hiri alemaniarran eta 90 herri ezberdinetako 250.000 bisitari inguru eta 70 herritik gorako 2.000 erakusle inguru biltzen ditu.
Azoka 19 gune tematikoren eta bela-erakusketak, motor-erakusketak, kirol eta jarduera nautikoak eta antzeko jarduera-guneren inguruan egituratu da.