Josu Erkorekak gaurko deitutako grebak Euskal Administrazio Publikoan izan duen eraginaren behin behineko datuak eman ditu

0

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak gaurko deitutako grebaren jarraipenaren behin behineko datuak eman ditu.

Hauek dira, grebak Euskal Administrazio Publikoan izan duen eraginari buruzko behin-behineko datuak, sektoreka:

  • Euskadiko Administrazio Orokorraren sektorea. Hau da, Eusko Jaurlaritzako 12 sailetan eta Emakunde, IVAP, Kontsumobide, Osalan, HABE edo Lanbide bezalako erakunde autonomoetan lan egiten duten langileak.
    • Grebak % 16,9ko eragina izan du
    • Lanbideren kasuan, adibidez, grebaren jarraipena % 12,6koa izaten ari da 965 pertsonako plantillan
    • Gertaera batzuk izan dira gaur goizean piketeak pasatu ondoren:
      • Ondarroako bulegoa itxita dago eta Donostiako Antiguako bulegoan desordena publiko txikiak egon dira.
  • Osakidetza sektorea. Goizeko txandako datuen arabera:
    • Grebak % 7,56ko eragina izan du.
    • % 4,6eko jarraipena medikuen artean
    • % 8,7 erizainen artean
    • % 12,1 Osakidetzako gainerako lanbide-kategorien artean.
    • Osasun-zentro guztiak ireki daude.
  • Hezkuntza-sektorea. Hau da, ikastetxe publikoetako irakasleek.
    • Arazo informatiko bat izan dugu goizeko 11 eta erdietatik, eta ez dugu datu fidagarririk.
    • Esan dezakeguna da ikastetxe publiko guztiak zabalik egon direla.
  • Justizia sektorea. Hau da, Euskadin epailetzari eta fiskaltzari laguntza ematen dieten langileak.
    • Grebak % 3tik beherako eragina izan du. 

BESTE GORABEHERA BATZUK 

  • Eusko Trenbide Sareak 35.000 euro inguruko sabotajeak erregistratu ditu:
    • Sabotaje bat Euskotrenen linean, Berriz eta Zumaia artean. Grebarako piketeek zuhaitz bat bota dute Berriz parean dauden bideetan, eta katenariaren hiru zutoin erori dira. Linea moztuta dago eta horrela jarraituko du, gutxienez, egun osoan.
    • Gainera, piketeak egon dira Hendaiako geltokian, eta, ondorioz, Euskotreneko zerbitzu guztiak ezin izan dira atera goizeko 7:00ak eta 9:33 bitartean. Ordu horretan, zerbitzua erabat berrezarri da Gipuzkoan.
  • Ertzaintzak hainbat gertakari erregistratu ditu egunean zehar
    • 5 pertsona atxilotu ditu, hainbat istilu-motatan, eta beste 6 identifikatu ditu.
    • Honako hauek izan dira gertakari nabarmenenak: errepideetako eta trenbideetako mozketa puntualak