Gurpil Aulkiarekiko Saskibaloiko Champions League, Bilbon

0

Bihar eta larunbatean, urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean, Bilbon izango da gurpil aulkiarekiko saskibaloiko Champions League delakoa, kluben arteko nazioarteko lehiaketarik handiena.

Bizkaiko hiriburua, 2018an, Euroligaren azken fasearen egoitza izan zen, eta arrakasta nabarmena izan zuen; orain, berriz, Champions League txapelketako atariko faseko hiru egoitzetako bat izateko hautatua izan da, beste hainbat hiri hautagairen artean. Albacete eta Italiako Cantú hiriak izango dira beste bi egoitzak, egun horietan berorietan lehiaketa honen multzoen fasea hartuko dutenak.

5 herrialdetako bost talderen artean jokatuko dira kontinenteko txapelketa nagusiko final laurdenetarako bi plazak, 10 partidetan,Txurdinagako udal kiroldegiko saskibaloi jokalekuetan; ondoren, bi plaza horiek irabazten dituztenak azken aldiko finalisten kontra lehiatuko dira: Alemaniako Turingia eta Madrileko Ilunion.

Txapelketa ostiralean hasiko da, 11:15ean, maila goreneko partida batekin: Lahn-Dill Alemaniako supertxapeldunak (sei bider izan da Championsaren irabazle) eta Bidaideak Bilbo bertako taldeak (harro erakuts dezake 2019ko I. Euroligako garaile titulua) jokatuko dutena. Partida horretan, zalantzarik gabe, Bilboko taldea ahaleginduko dira bere jokorik onena eskaintzen eta pronostiko guztiak iraultzen, aldez aurretik irabazle-gaitzat jotzen direnak garaituz.

Lehenengo partida horren ostean, etenik egin gabeCS Meaux Frantziako txapeldunaren eta Giulianova Italiako taldearen artekoa jokatuko da. Eta, berriro ere, arerioek berotzeko behar duten denbora beste etenik gabeLahn-Dill taldeak Turkiako Merkezi talde zailaren kontra jokatu beharko du.

18:00etan, berriro izango da jokalekuan Bidaideak taldea, Giulanova taldearen kontra jokatzeko, Bilbotarren asmoetarako erabakigarria izango den partida. Bi ordu eta laurden geroago, 20:15ean, izango da azken partida, turkiarren eta frantsesen artekoa.

Larunbateko saio osoa bertatik bertara ikusi nahi dutenek 9:00etan egon beharko dute Txurdinagako udal kiroldegiko harmailetan, zeren eta ordu horretatik aurrera jokatuko baita Giulianova eta Lahn Dill taldeen arteko partida.

11:15ean, Bidaideak taldeak Frantziako Meaux taldearen kontra jokatuko du, eta hura garaitu beharko du hurrengo txandara igaro nahi badu; 13:30ean, berriz Turkiako Merkezik jokatuko du Italiako taldearen kontra. Alemaniarrek eta Frantziarrek 15:45ean neurtuko dituzte indarrak. Eta, azkenik, azken partida, 18:00etan jokatuko da, bertako Bidaideak taldearen eta Turkiako Merkeziren artean.

Sariak eta garaikurrak partida horren ostean banatuko dira, eta, ekitaldi horretan, babesle eta antolatzaileak ez ezik, ekitaldian laguntzen duten erakundeetako ordezkari bat ere izango da.

5 TALDE, 10 PARTIDA

Txurdinaga Udal Kiroldegia, urtarrilaren 31, barikua:

11: 11 00: Inaugurazioa: Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hartuko dute parte.
11:15 h: BIDAIDEAK BILBAO BSR – RSV LAHN –DILL
13:30 h: CS MEAUX BF – DECO GROUP GIULIANOVA
15:45 h: RSV LAHN DILL – TSK REHAB MERKEZI
18:00 h: DECO GROUP GIULIANOVA – BIDAIDEAK BILBAO BSR
20:15 h: TSK REHAB MERKEZI – CS MEAUX BF

Txurdinaga Udal Kiroldegia, otsailaren 1a, zapatua:

09:00 h: DECO GROUP GIULIANOVA – RSV LAHN – DILL
11:15 h: CS MEAUX BF – BIDAIDEAK BILBAO BSR
13:30 h: TSK REHAB MERKEZI – DECO GROUP GIULIANOVA
15:45 h: RSV LAHN DILL – CS MEAUX BF
18:00 h: BIDAIDEAK BILBAO BSR – TSK REHAB MERKEZI