Euskadi-Akitania Berria-Nafarroa Euroeskualdeko Gazteriako lantaldeak «Gazte Aniztasuna» proiektua aztertu du

0

Hendaia 2020 01 30

Euskadi-Akitania Berria-Nafarroa Euroeskualdeko Gazteriako lantaldeak bere bigarren bilera egin du gaur goizean, Lekuederreko egoitzan, Hendaian. Bilera horretan, Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendari Agurtzane Llanok parte hartu du, eta Euroeskualdeak finantzatutako «Gazte Aniztasuna» proiektuaren aurrerapenak aztertu dira. Halaber, «Noveau festival» izenekoan eta beste kultura-areto batzuetan gazte sortzaileei lotuta garatutako ekimenen berri eman da. Horrez gain, joan den azaroaren 16an Bilbon egin zen eta Akitania Berriko gazteen parte-hartzea izan zuen Goals Power Lab jardunaldiari buruz eztabaidatu da.