Paesi Baschi «Roma Travel Show»n izango da

0

Paesi Baschik parte hartuko du, lehenengoz, “Roma Travel Show” azokan, gaur hasi eta otsailaren 20ra arte, Palazzo dei congressi di Roman.

Ekitaldia hiriburu italiarreko eta inguruko lurraldeetako biztanleriari zuzendua dago. Ekimen honekin Erroman erreferentzia-puntu bat sortu nahi da bidaia-antolatuen sustapenerako. Horretarako, azokak Italiako turismo-sektoreko aktore nagusien partaidetza izango du eta euren produktuak eskainiko dizkie antolatzaile profesionalen bidez kudeatutako bidaietan interesatua dauden bisitari guztiei.

Azoka interesgarria da hiriburu italiarrak orain urte asko ez zuelako era honetako ekitaldi bat bertan kokatua eta ingurua, zalantzarik gabe, merkatu italiarreko foku igorle nagusietako bat da.

Egun, Euskadik aire-konexioak ditu Milan, Venezia, Florentzia, Erroma eta Napolesekin, Gasteiztik Milanerako bidaiaz gain.

Merkatu italiarra Euskadin diren bisitari guztien %2,4a da eta 2019an %10 igo zen bisitarien sarrera-kopurua 2018arekin alderatuta, azken urteotako joera jarraituz. Euskadin nazioarteko bosgarren merkatua da Frantzia, Estatu Batuak, Alemania eta Erresuma Batuaren ostean.