AZKUNA ZENTROA-ALHÓNDIGA BILBAOREN HAMARGARREN URTEURRENAREN ARDATZ NAGUSIA PROGRAMAZIOA IZANGO DA

0
03-02-2020 X aniversario Azkuna Zentroa Urteurrena

AZKUNA ZENTROA-ALHÓNDIGA BILBAOREN HAMARGARREN URTEURRENAREN ARDATZ NAGUSIA PROGRAMAZIOA IZANGO DA ETA 2019-2023 PROGRAMA-PROIEKTUAREN LEHEN URTEA PARTAIDETZAREN %40KO GEHIKUNTZAREKIN ITXI DA

  • Proiektu Programaren lehen urtean, Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbao Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentro gisa finkatu zen, inguruko pertsona, artista, enpresa eta erakundeekin egindako lana leialduz eta publiko eta komunitateen nitxo berriak bilatuz.
  • 2020ko programazioa izango da urteurrenaren ardatz nagusia erakusketekin; nazioarteko ekitaldiekin —Teka Berrien Nazioarteko Lehen Biltzarra, adibidez—; hirirako proiektu artistikoarekin, argazkigintzarekin zerikusia duena; Bilboko ‘Alhóndigas’-ei buruzko argitalpenarekin; eta Lantegia, zentroaren ideia-laborategia, bultzapenarekin.
  •  Aurten, gainera, nazioarteko lankidetza-sare berriak ezarriko dira eta horien artean Literaturaren eta komikiaren nazioarteko bi erreferentek bultzatutakoa nabarmentzen da. Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbaok webgune eta seinaletika berria izango ditu 2020an.

Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbao, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentroak 2020. urteari, bere hamargarren urteurrenaren urtea, ekin dio. Zentroak sorkuntza garaikidean erreferente izaten jarraitzea, programazioaren bidez publiko berriak finkatzea eta hirian duen presentzia areagotzea ditu erronka gisa.

Juan Mari Aburto, Bilboko alkateak, eta Fernando Pérez Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko zuzendariak 2019ko balantzea eta urte honetako programazioaren aurrerapena aurkeztu dituzte gaur.

Iaz, 2019-2023 Proiektu-Programaren bidez bere bide-orria abian jarri ondoren, Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaok erabiltzaile, bisitari, artista eta sortzaile eta sortzaileentzako kulturara iristeko, eta kulturarekin konektatzeko plataforma bat bihurtzeko helburuarekin jarraitzen du; kultura bultzatzeko eredu partekatu baten bidez, inguruko pertsona, artista, enpresa eta entitateekin egiten den lana leialduz eta ikusleen eta komunitateen nitxo berriak bilatuz.

Ildo horretatik, Aburto alkateak nabarmendu du azken urtean “urrats handiak” eman direla, eta horiei esker “Zentroa inoiz baino hobeto kokatuta dagoela gizarte eta kultura garaikidearen motor gisa hirian bertan eta nazioartean”. Juan Mari Aburtok azpimarratu duenez, “kulturak pertsona kritikoagoak, solidarioagoak izaten laguntzen digu, azken batean mundua bidezkoagoa egiten. Kultura gure hiriaren ezaugarri bihurtu da. Bilbok eguneroko elementu nuklear gisa bizi izaten du kultura”.

Fernando Pérezek, Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaoko zuzendariak, azken urtearen oso balantze positiboa egin du, dozena bat proiektu eta programa abiarazi edo eguneratu baitira. Ekimen horien artean interbentzio artistikoa nabarmentzen da. Diseinua, ilustrazioa eta komikia, Az Kidea programa. Artista eta ikerlari elkartuak, Euskadin aitzindaria, eta Jarduera Osagarrien Zentroa Lantegia. Ideien laborategian eraldatzea, arte – proiektuen ekoizpenerako eta bistaratzeko habitat berria. Gainera, parte-hartzea asko handitu dela nabarmendu du, 2018aren aldean % 40.

HAZKUNDEA 2019AN

Aurrerapena kualitatiboa izan da, baina baita kuantitatiboa ere. Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaok 2019. urtea bukatu du bere programazioan % 40,49 parte-hartzaile gehiagorekin, 105.000 parte-hartzaile baino gehiago izan dira, eta hori da azken urteotako kopururik handiena. Igoera bereziki nabarmena izan da uztailean, abuztuan eta irailean 37.000 pertsona baino gehiagorekin: ia 31.000 pertsonetakoa. Hazkunde horrek ikusle-komunitateen erantzuna islatzen du, bereziki hiru proiektuen inguruan: Identidata, Atrioan aktibatutako nortasun-proiektu kolektiboan; Aquelarre eléctrico, Nestor Lizalde artistak Terrazan egindako esku-hartzean.

Zuzeneko arteen ikuskizunetara joan diren pertsonen kopurua ere handitu egin da; Zinemateka, programa finkatuenetako bat dena, % 64,5 hazi da 2018arekin alderatuta.

Hala, Aburto alkateak ziurtatu duenez: “Ildo horretatik jarraituko dugu, kultura garaikidea pertsonengana hurbiltzen eta hiriari balioa gehitzen”, “kultura funtsezkoa da gure gizartean. Adinik gabe, mugarik gabe, Bilbotik eta Bilborako… munduko edozein txokoraino”, gaineratu du.

Zentroko zuzendariak onartu du 2019ko balantzea oso positiboa izan dela, baina Azkuna Zentroa- Alhóndiga Bilbaoren erronkak ere nabarmendu ditu: “Aniztasunean lanean jarraitzea programazioari begira, gure presentzia hiriko programetan gehitzea eta inguruko beste erakunde batzuekin koordinatzea horietako batzuk dira”, ziurtatu du.

AZ X. URTEURRENA

Aurten,Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaok, bere hamargarren urteurrena beteko du. 2010eko maiatzaren 18an inauguratu zenetik, hainbat plan estrategikoen bidez eboluzionatu du 2019-2023 Proiektu – Programara iritsi arte. Proiektu horren bidez, eraldatzen ari den gizarte gero eta aldakorragoaren, hibridoagoaren erronkei erantzun nahi die Zentroak.

Hamarkada honetan, Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbao arte-sorkuntzari buruzko ideia-zentro bihurtu da, artista, sortzaile, musikako, zineko, arte eszenikoetako, kultura digitaletako, hezkuntzako, bitartekaritzako eta kudeaketako espezialistek, curatorek edo publikoak utzitako ezagutza, praktika, proiektu eta esperientzien bidez.

Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbao kultura garaikidea egunerokotasunetik bizitzeko tokia da eta Zentroaren historiaren parte diren programazioa eta artistak dira bere oinarriak.

Aburtok hamar urte hauetako Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaoren programazioa azpimarratu du: “Beste era bateko pentsaera, artea ulertzeko beste era batera zabaldu gaitu”, eta ziurtatu du “zonaren gaineko eragina izugarria izan da, ingurua biziberritu egin du gure hiriko bihotza bihurtu arte”.

PROGRAMAZIOA, HAMARGARREN URTEURRENAREN HARIA

Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaoren hamargarren urteurrena, esan du Fernando Pérezek, izango dela «ospakizun bat baino zerbait gehiago, trantsizio bat izango da Alhóndiga jatorrian izan zenatik eta norantz doan, 2020ko programazioaren bidez», eta tokiko eta nazioarteko artisten proiektuen bidez.

Gainera, jarduera bereziak egongo dira, hala nola, hirirako proiektu artistiko bat, argazkigintzarekin zerikusia duena, eta Bilbok izan dituen Alhondigei buruzko argitalpen bat.Era berean, webgune berri bat jarriko da martxan, seinaletika berria jarriko dira eta Teka Berrien Nazioarteko Lehen Biltzarra egingo da, besteak beste.

Halaber, aurten Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaok inguruan duen eraginari buruzko azterketa kuantitatibo eta kualitatiboa egingo da.

Era berean, Zentroko zuzendariak nazioarteko lankidetza-sare berriak ireki direla jakinarazi du. Sare horien artean, literaturaren eta komikiaren nazioarteko bi erreferente garrantzitsuk bultzatutakoa nabarmentzen da: Angoulêmekoa, irudiaren eta komikiaren hiria, Frantzian, eta Quebeceko Literaturaren Etxekoa, Kanadan. Lankidetza horren bidez, komikiaren bultzada berreskuratu nahi da, hiru egoitzetan egingo den nazioarteko egonaldi baten bidez. “Egonaldi hori nazioarteko kultura-plataforma baten abiapuntua da, Mediatekako komikiaren esparruan sormena bultzatzeko eta egileei beren sormen-prozesuetan laguntzeko”, aurreratu du Fernando Pérezek.

2019an, Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaoren programazioak garatu du, eta sei lerroren bidez egituratu da: Arte garaikidea, Zuzeneko arteak, Zinema eta ikus-entzunezkoak, Gizartea, Kultura digitalak eta Literatura. Horiek guztiek elkarrekin hitz egiten dute, eta zeharkako programazio bat sortzen dute, hizkuntza artistikoak eta diziplinak zeharkatzen dituena, heziketa eta bitartekotza sustatuz praktika artistikotik.

Helburua gaur egungo arte-hizkuntzen inguruko ezagutzarako eta gogoetarako sarbide unibertsala sustatzea, erabiltzaileengandik gero eta hurbilago egotea, haien beharrak ulertzea eta artera eta artistetara beste hurbilketa bat sustatzea da. “Gure erantzukizuna da kultura praktika, prozesu eta esperientzia gisa sustatzea. Tresna garelako, bitartekariak garelako, lokailuak garelako, Proiektu – Programan zehaztu dugun bezala”, esan du Fernando Pérezek.