Analisiek baztertu egin dute coronavirus bidezko infekzioa Arabako Unibertsitate Ospitaleko pazientean

0

Emakumea duela gutxi itzuli zen Txinatik, eta arnasketako sintomatologia arina zuenez, isolamenduan jarri zuten prebentzio-neurri gisa

 

Osasun sailburuak Lurralde arteko Kontseiluan parte hartuko du gaur arratsaldean Madrilen, izurrite horren egoera ezagutzeko

 

 

Koronabirus bidezko infekzioaren susmoa duen emakumeari egindako analisi mikrobiologikoek negatibo eman dute. Pazienteak bere egoeraren araberako arreta medikoa jasotzen jarraitzen du.

 

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak protokoloa aktibatu zuen atzo, duela gutxi Txinatik itzuli zen emakume batek arnas sintomatologia arina zuela jakin ostean, eta, ondorioz, isolamenduan jarri zuten Arabako Unibertsitate Ospitalean prebentzio neurri gisa. Analisiek baieztatu dute orain ez dela koronabirus kasu bat.

 

Bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak erne jarraitzen dute, gaixotasun horrek nazioartean izan duen bilakaerari jarraituz. Gaur bertan, 16:30etik aurrera, Osasun sailburu Nekane Murgak Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluan parte hartuko du. Bertan, osasun-arloko arduradun autonomiko gorenei dei egin die Ministerioak 2019-nCoV birusak eragindako izurritearen egoeraren berri emateko.

 

Hemendik aurrera, Osasun Sailak eta Osakidetzak Euskadin dagoen koronabirus kasu bat baieztatzen bada soilik jakinaraziko dute.

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailak 4