Etxepare Euskal Institutuak Aurten Bai fundazioarekin duen hitzarmenari esker, nazioarteko ikasleek egonaldiak egin ohi dituzte Zornotzako barnetegian, euskara ikasi ahal izateko. Atzo bertan hasi zuten neguko egonaldia bost txiletar ikaslek, eta hilaren 21era bitarte egongo dira.