Athletic Clubek Agate Deuna bezperako ospakizunekin bat egin du gaur; urtero, otsailaren 4an, Agate Deunaren abesti ospetsua abesten da Euskal Herrian.
Goizean, lehen taldearen entrenamenduaren aurretik, Lezamako gazteek abestia interpretatu dute gure instalazioetan; tradizio honek 19 edizio bete ditu aurten. Arratsaldean, Ibaigane Jauregia izan da Indautxuko abesbatza hartu duena.