San Sebastian eguneko bandera igoera eta jaitsiera ikusteko zozketa bihar ospatuko da

0
PRUEBA

Bihar, urtarrilaren 8an, asteazkenean, 18:00etan, udaletxeko Udalbatza aretoan egingo den zozketan jakinaraziko da zeintzuk izango diren San Sebastian egunean banderaren igoera eta jaitsiera bertatik ikusi ahal izateko 50 donostiarrak (25 egun bakoitzeko). Bi ekitaldi horiek beste lagun batekin bertatik ikusteko aukera izango dute.

Sarituek ezingo dute igoera eta jaitsieraren artean aukeratu, baizik eta, zozketan ateratzen diren lehendabiziko 25 zenbakiek banderaren igoera ikusiko dute – bakoitzak 16 urte baino gehiagoko lagun bat gonbidatu ahal izango du – eta gainerakoek banderaren jaitsiera.

Zozketan sarituak suertatzen direnek urtarrilaren 14tik aurrera jasoko dituzte gonbidapenak. Eta gonbidapena jasotzeko NAN-a eskatuko da.

Haur danborrada

Era berean, egun horretan bertan, jakingo da ere urtarrilaren 20ko haur danborrada udaletxearen balkoitik ikusi ahal izango duten 18 donostiarren izenak. Guztira 36 izango dira bakoitzak lagun bat gonbidatu ahal izango baitu. Kasu honetan ez dago gutxieneko adinik.