Kale Dor Kayiko ijitoen elkartearen 30. urteurrenean izan da Lehendakaria

0

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal lagun zuela, Kale Dor Kayiko ijitoen kultur elkartearen 30. urteurrenaren itxiera-ekitaldian izan da gaur goizean Bilboko Deustuko Unibertsitatean. Lehendakariak eskertu egin du 30 urte hauetan elkarteak egin duen lana, Urkulluk esan duenez, lagundu egin duena gizarte dibertsoago, pluralago eta igualitarioago bat sortzen. Urteurren honen esparruan, Lehendakariak dei egin du elkarrekin batera aurrera egiten jarraitzeko, bizikidetzaren balioak irmotzen, “jabetuta dibertsitateak aberastu egiten gaituela pertsona eta gizarte gisa”.

Ehun bat pertsonaren aurrean eta erakunde hauetako ordezkariak lagun zituela: Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udala, elkarteak eta Kale Dor Kayiko-ko presidente Manuel Vizarraga, Lehendakariak adierazi du partekatu egiten dituela elkartearen lehentasunak: prestakuntza akademikoa eta balio-hezkuntza; gizartearen parte hartzea, elkartegintza eta sare-lana boluntarioekin; eta hausnarketan eta bizikidetzaren aldeko lanean esperientzia duen egitura profesional bat. Hori guztia, Kale Dor Kayiko-ren helburu nagusian eta zereginean jasota dagoen bezala, eskubideetan eta betebeharretan pertsona guztiak baldintza beretan bizitzea lortzeko eta gizarte bidezkoago bat sortzen laguntzeko, aukera berdinekin guztiontzat.