Garitano “San Mamesen jokatzeak asko ematen digu”

0

Barçaren aurkako Kopako partida garrantzitsuaren bezperan azaldu da hedabideen aurrean Gaizka Garitano. “Munduko talde onenetako bat” gainditzeko erronkaren zailtasuna aitortu du entrenatzaile zuri-gorriak, eta ez dio garrantziarik eman nahi izan aurkariak bizi duen une nahasiari: “Bartzelona faboritoa da Champions, Liga edo Kopako edozein partidatan. Beti bezain arriskutsua da, oso jokalari onak baititu, baina beti esaten dudan bezala, geure buruaz arduratu behar dugu. Intentsitatez irten eta eurei eroso jokatzen ez utzi, hori egin behar dugu. Baloiaren jabetza handia eta kalitate handia dute, eta, beraz, goian estutu behar ditugu, eta gure aukerak ditugunean asmatu. Guk ere indarguneak ditugu eta ez dizkiogu gauzak erraz jarriko “.

Athleticen entrenatzaileak Katedralaren babesaren garrantzia azpimarratu du: San Mames gure atzean egotea oso garrantzitsua daAthleticentzat gehigarri bat da. San Mames faktoreak izugarri laguntzen, eta kanporaketa partida bakarrera izateak indarrak orekatzen ditu. Zelaian, ordea, taldea da zaleak entxufatu behar dituena, ez alderantziz”.

Garitanok baikor hitz egin du zale zuri-gorrientzat: “Itxaropena dugu, garrantzi handia eman diogu txapelketari hasieratik eta bihar ez da gutxiago izango. Ez dugu biharkoa ez den beste partida batean pentsatzen. %100 jarriko dugu, eta jokalariek izugarrizko gogoak dituzte partida irabazteko”.