Medikuntza Legalaren Euskal Institutuak jaso du Donostiako Udaltzaingoaren Urrezko Domina

0

Donostiako Udaletxeko Udalbatzar aretoak hartu du gaur goizeaen Udaltzaingoaren Urrezko Domina eta 2019an erretiroa hartu duten agenteei diploma eta domina emateko ekitaldia. Eta ekitaldi hori Udaltzaingoaren Eguna dela-eta ospatu da.

Medikuntza Legalaren Euskal Institutuak jaso du Urrezko Domina, azken hiru hamarkadetan Udaltzaingoarekin izan duen elkarlana aitortzeko. Medikuntza Legalaren Euskal Institutuaren zuzendariorde David Del Valle-k jaso du Donostiako alkate Eneko Goiaren eta Udaltzaingoaren zuzendari Mikel Santamariaren eskutik Urrezko Domina.

33 agenteri omenaldia

Halaber, 2019an erretiroa hartu zuten 33 agentek Udaltzaingoaren domina eta diploma jaso dute, euren ibilbide profesionalean egindako lana eta zerbitzua eskertzeko. Gainera, azpimarratzekoa da, horietako bik Udaltzaingoan sartu zirela 70. hamarkadan, eta beraz, 40 urte baino gehiago eman dituztela Udaltzaingoan lanean.

Hiri-Segurtasun eta Herri-Babeseko zinegotzi Martin Ibabek eskertu die hainbeste urtetan egindako lana, baita udaltzain gazteei emandako irakaskuntzak: “Izan ere, haiek izango dira hiriari zerbitzu emango diotenak, eta beraz, hiria zainduko dutenak. Izan zirelako, gara, eta garelako izango dira”.