Lehiaren Euskal Agintaritzak “Lehiaren alorreko betetze-programen erronkak eta abaguneak gobernu korporatiborako eta enpresen betetze-kulturarako” izeneko jardunaldian parte hartzen du. Jardunaldia Cuatrecasas enpresarekin batera antolatu da eta honako hauek ere hartuko dute parte: Andrew Ward, Gonzalo Susaeta eta Soraya Sáenz de Santamaría.

0

Lehian eta betetze-programetan aditu batzuek gobernu korporatibo onari buruz hitz egin dute

Lehiaren Euskal Agintaritzak eta Cuatrecasas abokatu-bulegoak lehiaren alorreko betetze-programei buruzko ekitaldi batean hartu dute parte, Alba Urresola, Andrew Ward, Gonzalo Susaeta eta Soraya Sáenz de Santamaría partaidetzarekin.

BILBO, 2020ko otsailaren 6a / Lehiaren Euskal Agintaritza (LEA/AVC) eta Cuatrecasas lehiaren alorreko betetze-programek enpresen gobernu korporatiborako eta betetze-kulturarako dituzten erronkei eta abaguneei buruz mintzatu dira.

Lehiaren Euskal Agintaritzak eta Cuatrecasasek jardunaldi bat aurkeztu dute Domine hotelean. Jardunaldia enpresen arteko lehiari buruzkoa izan da. Izan ere, lehiak gobernu korporatiboa hobetu eta arauak betetzearen kultura zabaltzen du.

Enpresari eta zuzenbideko profesional asko hartu dituen ekitaldi hau Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehendakaria den Alba Urresolak aurkeztu du. Horrek bere erakundearen eginkizunei eta betetze-programak enpresen artean sustatzeari buruzko hitzaldi bat egin du. Horretarako, Agintaritza lan egiten ari izan den gai esanguratsuenak azaldu ditu eta Lehiaren Euskal Agintaritzak iaz argitaratu zuen betetze-gidaliburua laburtu du. Gidaliburu horren xedea hauxe zen: enpresetan betetze-programa horien erabilera sustatzea eta arlo horretan arau-hausteak egitea saihestea.

Andrew Ward Cuatrecasas-eko bazkidea, EBko zuzenbidearen eta lehiaren lantaldeko koordinatzailea eta Bruselako bulegoko burua da. Lehiaren alorreko betetze-programek praktikan dituzten erronkei eta abaguneei buruzko hitzaldia egin du. Hizlariak azaldu ditu lehiaren alorreko betetze-programek enpresentzat dituzten onurak, bai zehapen-espedienteen ondorio gogorrak saihesteko, bai enpresen efizientzia, lehiakortasuna eta etika lortzeko. Bestalde, azpimarratu egin ditu programa arrakastatsu bat praktikan ezartzeko erronkak, hala aplikagarria den araudiagatik nola enpresen errealitateengatik.

Gonzalo Susaeta Cuatrecasas-eko bazkidea da eta arlo prozesalean (merkataritza- eta sozietate-arloan, bereziki) esperientzia handia du, baita zigor zuzenbide ekonomikoan ere. Arauak betetzeko programei eta horiek lehiaren alorreko betetze-programetan txertatzeari buruz hitz egin du. Betetze-programa egokiak edukitzea premia bihurtu da enpresetan, arrisku korporatiboak saihesteko asmoz enpresa-jardueretan. Gaur egun, “betetze-kultura” bilakaera dela-eta, beharrezkoa da zigor-arriskuak saihestea, baita beste arrisku batzuk saihestea ere, hala nola lehiari buruzko arauditik eratorriak, euren eragin ekonomiko eta ospe-eragin larriengatik, zuzenak zein zeharkakoak. Horren kariaz, hizlaria ondokoei buruz mintzatu da: lehiaren alorreko prebentzio-neurrien eta arrisku-kontrolaren diseinua, garapena eta gainbegiratzea, eta pertsona juridikoen betetze-programetan txertatzea.

Azkenean, Soraya Sáenz de Santamaría mintzatu da. Hori Cuatrecas-eko bazkide eta horren Administrazio-Kontseiluko kidea da. Bulego horretan “Corporate Governance and Compliance” delakoa gidatzen du. Bere hitzaldia enpresen iraunkortasunaren mesederako diren gobernu korporatiboari eta betetze-programei buruzkoa izan da. Ziurgabetasun handiko unea bizitzen ari gara. Aldatzen ari den mundu baten arrisku-multzo bati aurre egin behar diote (arrisku geopolitikoak, teknologikoak, gizartekoak, araudikoak, ospekoak, eta abar) enpresek. Aurre egiteko ahalmen horren arabera enpresek lortuko dituzte gaur egungo emaitzak zein epe luzerako iraunkortasuna. Gobernu korporatiboa sendotzeak, arriskuei aurre egiteko estrategiak zehazteak, interes-taldeekiko harremanak ezagutzeak eta horiei ekiteak, eta betetzeko eta erantzukizun sozialeko kultura korporatiboan aurreratzeak balio erantsi handia ematen diete enpresei eta enpresen jomugak zehazten dituzte, etorkizunari begira.

Lehiaren Euskal Agintaritza

Lehiaren Euskal Agintaritza, administrazio izaera duen erakunde autonomoa da, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailari atxikia, eta egitura- eta funtzio-independentzia du bere eginkizunak betetzeko Euskal Autonomia Erkidegoan. Bere helburu orokorra merkatuko lehia askearen eta gardentasunaren baldintzak sustatzea, bermatzea eta hobetzea da, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren jarduera ekonomikoei dagokienez.

Kartelen ikerketa da Lehiaren Euskal Agintaritzaren jardueraren lehentasunetako bat, kontsumitzaileentzat eta merkatuen funtzionamendu egokian dituen ondorioen larritasun berezia dela eta. Horretarako, besteak beste, “Errukitasun Programa” dago. Programa horren bitartez, kartel bateko kide diren enpresak isuna ordaintzetik salbuetsita geratuko dira edo isunaren kopurua txikitzeko aukera izango dute, hasita dagoen ikerketa bati dagokionez balio erantsi esanguratsua duen informazioa ematen badute.