Egungo UPV/EHUko Gobernu Kontseiluko kideei agurra egin zaie

0
PRUEBA

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gobernu Kontseiluak azken bilera egin du, kontseiluaren osaketa berritu egingo baita otsailaren 20an unibertsitate Klaustroan. Nekane Balluerka errektoreak azken lau urteotan egindako lana eta izandako konpromisoa eskertu die kontseilariei.

Iragan abenduaren 4an Klaustroa berritzeko hauteskundeak egin ziren. Guztira 227 klaustrokide hautatu ziren. 127 klaustrokide Irakasle-Ikertzaile (IIL) doktore iraunkorrak dira; 17 IIL doktore ez iraunkorrak; eta 5 beste IIL batzuetakoak. Ikasleen aldetik, 49 klaustrokide aukeratu ziren; eta Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren aldetik, 29 klaustrokide.

Klaustro berria otsailaren 20an eratuko da, iragarrita dagoen bilkuran, hain zuzen. Gobernu Kontseiluko eta bestelako kide anitzetako organoetako kide berriak aukeratuko dira Klaustroaren bilera horretan.