10 kontainer marroi berri Abadiñon hondakin organikoak biltzeko

0

Durangoko Merindadeko Mankomunitateak albo kargako 10 edukiontzi marroi berri jarri ditu Abadiñoko hiriguneetan, euretan biltzeko janari organikoen hondarrak. Gainera, baserri auzoetako herritarrei bilketa eta autokonpostaje kuboak emango zaizkie hondakin organikoakbiltzeko.

Gobernu taldeak animatu ditu horrelako hondakinik birziklatzen ez duten Abadiñoko familiak hemendik aurrera egin dezaten.

Orobat azpimarratu dute zeinen garrantzitsua den herritarrei erraztea horrelako hondakinen birziklatze lana. «Ingurumena zaintzea eguneroko lana da, eta keinu txikiekin egiten da. Bilketa sistema honi esker herritarrek aukera izango dute laguntzeko Abadiñobihurtzen, euren etxeko pribatutasunetik, ingurumena hobeto zainduko duen herria», azpimarratu dute.

Durangoko Merindadearen Mankomunitateak Foru Aldundiari eskatutako dirulaguntza bati esker ipini dira kontainer berriak.

Hondakin organikoak birziklatu nahi duten Abadiñoko hiriguneetako zein baserri auzoetako familiek Behargintza zentrora deitu behar dute (946232522 zenbakira) eta izena eman.