ZAHI HAWASS ARKEOLOGO OSPETSUA EUSKALDUNAN EGONGO DA IGANDE HONETAN “EGIPTOKO ENIGMAK” EKITALDIAREKIN

0

Eguerdiko 12:00etan 0E Aretoan emango duen hitzaldirako leku guztiak beteta daude

Hawass, munduko hainbat lekutako bildumatan dauden Egiptoko antzinako objektuak Egiptori itzultzera zuzendutako mugimenduaren buru da

 Bilbon, 2020ko otsailaren 6an

Zahi Hawass egiptologo ezagun eta karismatikoak “Egiptoko enigmei” buruzko hitzaldia emango du igande honetan, eguerdiko 12:00etan, Euskalduna Jauregiko 0E Aretoan, 430 pertsona baino gehiagoren aurrean (leku guztiak beteta daude).

Hawass, Antzinako Artelanen Ministro ohia eta egiptologiaren arloan ospe gehien duen figura –bere izena azken 30 urteetako ia aurkikuntza arkeologiko guztietan agertzen da–, lehen aldiz etorriko da Bilbora, hiria eta Euskadi bisitatzera, eta Byblostours bidaia agentziak antolatutako zenbait kultur ekintzatan eta topaketatan hartuko du parte.

Azpimarratu behar da Hawass, munduko hainbat lekutako bildumatan dauden Egiptoko antzinako objektuak Egiptori itzultzera zuzendutako mugimenduaren buru dela. Halaber, ikerketa lan handiaren ondoren, 2007an Hatshepsuten, erregina faraoiaren, momia identifikatu zuen; eta, horrez gain, 3.000 sarkofago baino gehiago aurkitu zituen Erregeen Haranean, Luxorren dagoen faraoien nekropolian. Une honetan, 72 urterekin, Nefertiti aurkitzeko indusketa lanetan ari da.

Argitaratutako 50 liburuk oinarritzen dute inork zalantzan jartzen ez duen bere ikerketa lana. Horrela, 2001ean, National Geographicek esploratzaile egoiliar izendatu zuen – Jane Goodallek edo James Cameronek ere baduten ohorea–. Horrez gain, serie dokumental baten protagonista izan da History Channel katean. Igande honetan Euskalduna Jauregian.