Iaz jaiotako neska eta mutilengatik Zuhaitz Eguna martxoaren 28an Hondarribian

0
PRUEBA

2020ko Zuhaitz Eguna martxoaren 28an ospatuko da Hondarribian. 25. edizioa beteko du aurten ekimenak, eta azken urte hauetako gune berean ospatuko da, San Telmo inguruan.

“Iaz bezala, aurten San Telmo inguruan egingo dugu, Higer Itsasargitik hurbil” dio Juan Luis Silanesek, Hondarribiko Udaleko Nekazaritza zinegotziak. “Udaletxeko Nekazaritza departamentuak antolatuta, aurten 86 izango dira landatuko diren ametzak, iazko zifrarekin konparatuz 29 gutxiago”.

Jaiotako haurren artean, 52 mutilak dira eta 34 neskak, eta izen erabilienen artean ohikoenak nesken artean Martina, Nahia eta Haizea dira, eta mutilen artean Julen, Telmo eta Oihan”.

“Ekitaldia goizeko 11.00tan hasiko da” dio Silanesek. “Ordu horretan daude deituak 2019. urtean jaiotako haurrak eta bere guraso, anai-arreba eta senideak. Urtero bezala, zuhaitz banaketak atzetik aurrera hasiko da, lehenik abendukoak eta azkenik urtarrileko haurrak. Ordu bete beranduago, 2013. urtean jaiotako haurren ordua izango da, aurten 7 urte betetzeagatik makila bana oparituko zaie eta”.