Atzo Getarian, Euskal Kostaldeko sektore publikoaren mahaia bildu zen.
Bileraren gai nagusia, Elkanoren mundubiraren 500. urteurrenaren harira eta ospakizunaren baitan, euskal itsas kultura eta ondareari lotutako eskaintza turistikoa nola antolatu eta aurkeztu kostalde osoan, era bateratuan izan zen.
Udal eta eskualdeetako turismo teknikariez gain, Elkano500 Fundazioko teknikariek eta Euskal Kostaldeko Museoen sareko ordezkari batek parte hartu zuten bileran.