FINANCIAL TIMES-EN ARABERA, ATZERRIKO INBERTSIO ZUZENA ERAKARTZEKO EUROPAKO HIRUGARREN HIRI ERTAIN ONENA DA BILBO

0

fDI Intelligence aldizkariak, Financial Times taldearen baitan dagoenak, Bilbo hautatu du 319 europar hiriren artean, hiriaren sendotasun ekonomikoa, enpresa-ehuna eta gaitasun finantzarioa direla eta.

  • Sailkapen horretan, halaber, atzerriko inbertsio erakarpen zuzenari dagokionez, Bilbok bederatzigarren postua lortu du Europa hegoaldeko hirien artean.

fDi Intelligence aldizkariaren arabera, Europako hiri ertain onenen artean hirugarrena da Bilbo, gainera, bederatzigarren postua lortu du atzerriko inbertsio zuzena erakartzeko Europa hegoaldeko hirien sailkapenean. Aldizkaria Financial Times talde editorialaren baitan dago eta atzerriko inbertsio zuzenaren analisiari dagokionez munduko aldizkaririk garrantzitsuena da.

fDi Intelligence aldizkariak argitaratutako European cities and regions of the future 2020-2021 sailkapenaren edizio honetan, kuantitatiboki eta kualitatiboki balioetsi dute Bilbo Europako beste 319 hiriren artean. Sailkapena egiteko, Europako hainbat eskualde eta hiritako sendotasun ekonomikoa, enpresa-ehuna eta gaitasun finantzarioak aztertzen dituzte.

200.000 eta 750.000 biztanle arteko hiri ertainen artean hirugarren postua lortu du Bilbok; hortaz, 2019-2019ko edizioan lortutako emaitza hobetu du. Orduan, lau postu beherago kokatu zen hiribildua. Oraingoan, lehenengo postua Lituaniako hiriburuak eskuratu du, Vilniusek, eta bigarrena Belfastek (Ipar Irlanda). Europa hegoaldeko hiririk onenen kategorian lehenengo hamar postuen artean kokatu da, beste behin bederatzigarren postua betez.

Emaitza horiek agerian jartzen dute Bilbo hiriburua Europako hiri nagusien artean dagoela negozio-aukerak sortzeari, inbertsioa eta talentua erakarri eta atxikitzeko jarduketen eta politiken garapenari dagokionez. Era berean, Bilboko Udalak hiribildua nazioartean proiektatzeko azken urteotan egindako lanaren balioa nabarmentzen du, zeinari esker testuinguru egoki bat sortu den atzerriko zuzeneko inbertsioa erakartzeko eta jarduera ekonomikoa sustatzeko.

Bilbok martxoan jasoko ditu sariak (Europako hirugarren hiri ertain onenarena eta Europa hegoaldeko bederatzigarrenarena) Frantziako Cannes hirian egingo den munduko erreferentziako higiezinen azokan, MIPIM.

BILBO, EUROPAKO HIRI NABARMENA FINANCIAL TIMES-EN ARABERA

Financial Times taldea 2016. urtean hasi zen Bilbori aintzatespenak egiten. Hain zuzen ere, 2016an, hiribilduak bi sari jaso zituen fDi Strategy Awards sarietan: Smart City eta Education Cluster kategorietan, hiri-adimendunaren ereduan aurrera egiteko eta ezagutzan oinarritutako garapena sustatzeko egindako apustuari esker.

Ekainean, Financial Times-ek beste behin saritu zuen Bilbo, izan ere, atzerriko inbertsio zuzena erakartzeko Europako 25 hiri ertain onenen artean kokatu zuen. 2018an, inoiz baino atzerriko inbertsio-proiektu gehien hartu zituen hiribilduak. fDi Magazine aldizkariak Europako hiriburu handien alternatibatzat hartu zuen Bilbo.

Financial Times nazioarteko liderra da informazio ekonomikoari dagokionez eta bere aintzatespenak kalitate-zigilu bat dira horiek jasotzen dituzten hirientzat.