Euskadiko eta Galesko adituak espezializazio adimenduneko RIS3 estrategiaz mintzatuko dira Bilbon

0

Javier Zarraonandia Industria sailburuordeak emango dio hasiera Orkestrak eta Cardiffeko Unibertsitateak antolatutako foro honi.

Euskadiko eta Galesko adituak Bilbon bilduko dira datorren otsailaren 27an, espezializazio adimenduneko estrategiaz (RIS3) mintzatzeko. Europar Batasunak bultzatutako estrategia horren helburua da eskualdeak espezializatu daitezela indartsuen diren sektore ekonomikoetan. Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuorde Javier Zarraonandiak emango dio hasiera Orkestra – Lehiakortasunaren Euskal Institutuak eta Cardiffeko Unibertsitateak antolatutako Euskadi eta Galesen arteko eskualdeko lehiakortasun foroari.

Ekitaldi honek (zabalik dago izena emateko epea ) helburu bikoitza du. Batetik, espezializazio adimenduneko eskualde mailako estrategien hurrengo urratsak aztertzea, esperientziak eta erronkak trukatuz Euskadiko eta Galeseko sektore publiko, pribatu eta unibertsitarioko eragile garrantzitsuenen artean. Bestetik, elkarlan estrategikoak sortzea ikerketa eta berrikuntza arloan, 4.0 Industriarako (eta haratagoko) trantsizioa azkartzeko ETEen artean.

izeneko otsailaren 27ko jardunaldian (bezperan barneko lan-saio bat egingo da), parte-hartzaile guztiak (eta bertako entzule gehiago) bilduko dira, bertatik bertara aztertzeko zein den lankidetza-ekintzen potentziala Euskadi eta Galeseko espezializazio adimenduneko estrategien testuinguruan.